"Ura gara-bidean"
Datos del evento
Organizado por
gureantzokia.sacatuentrada.es
Donde
Gurea Antzokia
Cuando
09/06/2024
Tradizioa gara edo tradizioak egiten gaitu? Tradizioak olatuka funtzionatzen du edo guk sortzen ditugu tradizioaren olatu berriak? SAGEL taldearen eskutik, galderak erantzuteko galdera gehiago proposatzen dituen estraineko ikuskizuna da esku artean duzun hau. Antzeko galderetatik abiatuz eta ura metafora gisa hartuta, Sakabi, Gelatxo eta Elgeta trikitilarien figurak eta euren ibilbidea gogoratu eta gorestea du helburu ikuskizun honek, euren kantu eta piezetatik abiatuta eta gaurko musika moldeetara ekarrita. Iñaki Letamendia atabalariak, perkusioaren oinarriak jarri eta findu ditu preseski ikuskizun honetarako, hainbeste urtetako bere musikako profesionaltasunari bere ukitu artistikoa ezarriz. Andoitz Antzizar trikitilariak, bere musika eta trikitixaren inguruko jakintza erraldoia batu dizkio ikuskizunari, tradizioa eta gaurkotasuna batzen direlarik bere figuran. Izaro Markotegi abeslariak, ibilbide luzeko bere ahots xamur eta hauskorra ikusi eta batez ere, entzun ahalko da ikuskizunean zehar. Sentipenez eta irudimenez betetako ahots sentikor eta bakar bat. Oinkari dantza taldeko kideak ere, Villabonako taldea euskal dantzen inguruan egiten ari diren irakurketa garaikidearen bi testigantza bikain dira. Euren gorputzak hizketan jardungo dira etengabe ikuslearen gorputzaldira iristeko asmoz.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.