2024ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren barruan. Riccardo Chailly orkestra-zuzendaritzako pertsonaia handienetako bati ongietorria emango dio jaialdiak, Hamabostaldian egingo duen hirugarren aldian (1997an eta 2003an Amsterdamgo Royal Concertgebouw Orchestrarekin batera kontzertu bana eman zuen) egungo bere orkestrarekin dator Donostiara, Milango Orchestra Filarmonica della Scalarekin. Munduko opera antzoki ospetsuenean zuloguneko orkestra gisa jaioa, 1982an Claudio Abbadok handik "atera" eta bere jarduera sinfonikoari ekin zion. Chaillyk Claudio Abbadoren laguntzaile gisa hasi zuen bere ibilbidea Milango La Scalan; 1980an Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoko musika zuzendari izendatu zuten 1980an eta 1988an Royal Concertgebouw Orchestrakoa; 2005etik 2016ra, Leipzigeko Gewandhauseko Orkestraren buru izan zen eta 2015etik aurrera Milango Orchestra Filarmonica della Scalako musika zuzendari bihurtu zen. Kontzertuaren egitaraua Tchaikovskyren 5. Sinfoniak eta Ravelen Daphnis eta Chloeren 1. eta 2. suiteek osatzen dute. Interpreteak
- Orchestra Filarmonica della Scala de Milán
- Riccardo Chailly directorPrograma
- Piotr Ilich Tchaikovsky
- Sinfonía nº5 (50´)
- Maurice Ravel
- Daphnis & Chloé: suites nº1 y nº2 (32´)
Donostiako Musika Hamabostaldia 2024: ORCHESTRA FILARMONICA DELLA SCALA DE MILÁN
Datos del evento
Organizado por
quincenamusical.eus
Donde
Kursaal
Cuando
27/08/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.