Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Oteiza Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Oteiza Museoan

Datos del evento

Organizado por

Oteiza Museoa

Donde

Jorge Oteiza Fundazio Museoa

Cuando

18/05/2020

Oteiza Museoak bat egiten du Museoen Nazioarteko Eguneko ekitaldiekin. Nazioarteko Egunaren 2020ko edizioaren goiburua “Museoak berdintasunerako: aniztasuna eta inklusioa” da. - Museo ireki, inklusibo eta soziala, Erronkak eta estrategiak online topaketaMaiatzak 18, astelehena: 18:00etan. Streaming bitartezEgungo egoera dela eta, museo eredu berriei eta arteek eta kulturak dinamizatzaile sozialtzat bete dezaketen eginkizunari buruzko gogoeta egin beharra dugu. Testuinguru honetan, sareko kolaborazio estrategiak atzera pentsatu behar ditugu, aniztasun eta inklusio egoerak bultzatu ahal izateko eta, horien bitartez, gizarte bidezkoago eta elkartasunezkoago bat garatzea bultzatzeko.

Gaiari buruzko gogoeta eta eztabaidarako, zenbait pertsonaren esperientziak eta partaidetza izango ditugu, tartean izango baitira honakoak:

–Ana Lucía Llano Rodríguez, Caliko (Kolonbia) La Tertulia Arte Modernoko Museoaren zuzendaria.

– Isidro López-Aparicio, artista, komisario, unibertsitateko irakasle eta Bake eta Gatazken Azterketa eta Ikerkuntza Institutuko kidea.

– Aitziber Urtasun, Oteiza Museoko Hezkuntza Estetiko Sailaren arduraduna.

Saioa streaming bitartez segitu ahal izango da jitsi plataforman, edo ondoren Museoaren web orriko multimedia espazioan (museooteiza. org) kontsultatu ahal izango da. Saioa zuzenean segitu ahal izateko, bi prozedura gaituko ditugu: alde batetik, interesa dutenek izena eman ahal izango dute saioan, aurrez eskaera bidaliz comunicacion@museooteiza. org helbide elektronikora, eta saioa hasi baino 15 minutu lehenago, hitzaldira sartu ahal izateko esteka bat jasoko dute. Bestetik, Oteiza Museoak Facebook, Twitter eta Instagrameko bere profiletan argitaratuko du, halaber, saiora libre sartu ahal izateko esteka, saioa hasi baino ordu erdi bat lehenago.

Saioak 60 minutu iraungo du gutxi gorabehera, eta helburua izango du Oteizaren obraren eta figuraren funtsezko zenbait alderdi zehaztasun handiagoz ezagutu ahal izateko ikusizko edukietara iristea. Ikastaro hau #Oteizaetxean programaren barnean diseinatutako ekintzetako bat da. Programa horren xedea Jorge Oteizaren eta Oteiza Museoaren inguruko ezagutza partekatzea da, Covid 19ren krisiak eragin duen alarma egoerak eragindako testuinguruaren barnean.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento