Bes-Te-Bat!: Izaro

Bes-Te-Bat!: Izaro

Datos del evento

Organizado por

beikozini.com

Donde

Amurrio Antzokia

Cuando

16/01/2021

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Bere debut album nabarmenaren (Om, 2016) eta ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoaren ondoren (Eason, 2018), kantautore bizkaitarrak 2020an lan berria estreinatu du: Limones en invierno. Euskal artista gazte batek sekula ez du lortu hain denbora laburrean “sarrerak agortuta” kartela zintzilikatzea Euskal Herriko musika-tenplu nagusienetan. Artista gazte batek sekula ez du lortu halakorik, kontzeptuari eta estiloari dagokionez hain proposamen zabala den batekin, horrenbesteko emozio eta gustuarekin; bere sormenari inolako aurreritzi edo mugarik jarri gabe. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz; pop-a, folk-a, mediterraneoaren itzala edo melodia urratu eta geldoa enplegatuz; bere kontzertuetan hiru belaunaldi ezberdinetako ikus-entzuleak biltzea lortuz…. Orain, Limones en invierno lanarekin, kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak agintzen dizkigu Izarok. Disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere. Eta ez dizuegu ezer gehiago kontatuko…

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento