Kutxa Kultur Musika, Chillida Lekun

Kutxa Kultur Musika, Chillida Lekun

Datos del evento

Organizado por

museochillidaleku.com

Donde

Chillida Leku

Cuando

Del 04/07/2020 al 29/08/2020

Uztaileko eta abuztuko larunbat guztietan (uztailaren 18an izan ezik), Chillida Lekuk ateak irekiko dizkie 19:00etan bertaratutakoei, kontzertua (20:30ean) baino lehen museoa bisita dezaten. Kontzertuaren ondoren, Lurra Café-n afaldu ahal izango da. Bertan, tokiko, denboraldiko eta ekologiako produktuen karta eskaintzen da. Kutxa Kultur Musika Kutxa Fundazioak sustatutako musika arloko egoitza artistikoen programa da. Gure lurraldean sortzen ari diren talde edo bakarlarien hazkuntza eta garapen profesionala bultzatzeko sortu zen, eta 2013tik ari da garatzen. Programa honen bidez, urtero sei musika-talde amateur hautatzen dira, eta haiei laguntzen zaie profesionalizazio-prozesuan. Talde eta solista hauek arituko dira ziklo honetan:- uztailaren 4a: Serrulla
- uztailaren 11a: Ro
- uztailaren 25a: Raitx
- abuztuaren 1a: Ilun eta abar. Ido
- abuztuaren 8a: Beste Urtaroak
- abuztuaren 15a: Indian Feathers
- abuztuaren 22a: Lemy River
- abuztuaren 29a: Siete C

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento