"Gorputza traumatizatua espazio batean", Oihane Amurrioren performancea

"Gorputza traumatizatua espazio batean", Oihane Amurrioren performancea

Datos del evento

Organizado por

Artium

Donde

Mugako San Andres Komentuaren aurriak

Cuando

14/03/2020

Oihane Amurrioren proiektuak, Eskualdea Ekoizpena deialdiaren eskutik eginda, gorputzaren bizitza-, emozio- eta arnasgune-espazioari aurre egiten dio bere ukazioarekin, irudi gisa, sentsazio baten euskarri, arkitektura baten elementu gisa jardutea proposatzen baitio. Pieza interpretazio askotara zabaltzen da, non lekuaren historia, kultur herentzia eta deialdiaren itxaropenak irakurketa bideratuz baitoaz. Iluntzean aktibatutako ekitaldi performatikoa, detailea sentsazio eta kontzeptu bihurtzen den unean, eta Bastidako elizako kanpaiak, beren soinu atabikoarekin, Nasim López-Palaciosek horretarako egindako musika elektronikoko pieza bat lagun dutela. Espazioaren esperientziaren, argazkigintzaren eta performancearen bidez, Oihane Amurrio artistak bere nortasuna arakatzen du, artistaren rolaz eta egungo gizartean duen balioaz gogoeta egiten du. Amaitzean, solasaldi bat egongo da eta, bertan, artistarekin eztabaidatzeko aukera egongo da haren proposamenaren inguruan. Martxoaren 14an, larunbata
Mugako San Andres Komentuaren aurriak, Bastida.
Artista: Oihane Amurrio.
Musika-lana: Nasim López-Palacios.
Performerrak: Ainhoa Urme, Alex Do Carmo, Anzhelika Pankova, Itxaso Sáncez, Jon Ander Muñoz, Nasim López-Palacios, Samuel Garnica eta Thais Martínez. Autobus-zerbitzua
Irteera: Bilbo, Moyua plaza Ercilla kalearekin, 16:00etan.
Geldialdia Gasteizen, Frantzia kalea 24, 17:00etan.
Irteera: Bastida, 20:00etan.
Geldialdia Gasteizen, Frantzia kalea 24, 20:30ean.
Geldialdia Bilbon, Moyua plaza, 21:30ean.
Doako autobus-zerbitzua, aldez aurretik izena emanda, posta elektronikoz, helbide honetara: eskualdea@gmail. com, izen-abizenak eta autobusa hartuko den herria adieraziz.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento