Gatibu 20 Urte Fest

Gatibu 20 Urte Fest

Datos del evento

Organizado por

Gatibu

Donde

Bilbao Arena

Cuando

28/03/2020

2000 urtean elkartu ziren lehen aldiz Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, rock and rolla euskaraz egiteko gogoak eraginda. Iraupen zehatzik gabeko entsegu hark Zoramena deritzon lehen diskoa ekarri zuen bigarren urtera. Ostean etorri dira beste zazpi disko eta ehundaka kontzertu. Hogei urte beteko ditu datorren urtean. Hogei urte rock and rolla bere zentzurik zabalenean eta euskaraz kantatzen. 2020 urtea mugarri izatea gura luke Gatibuk. 2020. urtea atzera begiratu, egindakoa hausnartu eta etorkizunean talde gisa aurrera egiteko mugarria izatea gura luke Gatibuk, urteotan guztiotan alboan izan dituen zaleekin batera.

2020ko martxoaren 28an, Bilboko Miribillan, kontzertu berezia eskeiniko die Gatibuk bere zaleei. Ospakizun eta aldarri, gogoeta eta mugarri, etorkizun hobe baten egarri.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento