Esperientzia digitala: "Kanta batek alda dezake mundua?"
Datos del evento
Organizado por
loraldia.eus
Donde
Guggenheim Bilbao Museoa
Cuando
04/10/2020
Loraldia 2020 jaialdiaren barruan. Aurkezlea: Ana GalarragaParte hartuko duten sortzaileak: Petti, Harkaitz Cano, Ana Galarraga. Kanta batek alda dezake mundua? Agian ez, baina ez da izan giza aldaketarik musika barik. Chomskyren pentsamendua kanta bihurtu dute Pettik eta Harkaitz Canok. Iparamerikarrak mundu berri bat posiblea dela aldarrikatzen du. Abiapuntu honetatik hainbat sortzaile arituko dira sormenaz, musikaz eta gizartearen aldaketez. Honez gain, esperientzia digital honen bidez, Manipulazio Estrategiak kontzertuko hamaika kantaz gozatzeko aukera izango dugu. Solasaldiak, kantak… eta parte hartzeko aukera. Ikusle aktiboa nahi dugu eta digitalizazioak emanten duen bideaz profitatuko gara.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.