"Bakardadeari begira" argazki-erakusketa

Datos del evento

Organizado por

Eskoriatzako Agenda

Donde

Ibarraundi Museoa

Cuando

Del 24/02/2020 al 06/03/2020

Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen “Bakardadeari begira” izeneko erakusketa ekarri dute Ibarraundi museora. Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da:- Otsailak: 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara
- Martxoak: 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etaraBakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa,  MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz. Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen “nire lagun bakardadearentzako postalak” izenekoarekin osatu da. Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento