2021ean egingo den Hondarribiko Musika Film Laburren Zinemaldiaren aurkezpena

2021ean egingo den Hondarribiko Musika Film Laburren Zinemaldiaren aurkezpena

Datos del evento

Organizado por

www.amua.eus

Donde

Itsas Etxea Auditoriuma

Cuando

04/12/2020

AMUA kultur elkarteak, Hondarribiko Udalaren laguntza ordainezinarekin eta babes irmoarekin, 2021eko Hondarribiko Musika Film Laburren I. Zinemaldia antolatuko du. Zinemaldiaren aurkezpena 2020ko abenduaren 4an izango da Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean 19:30ean. Ekitaldi horretan zinemaldiari buruzko xehetasun eta informazio guztiak aurkeztuko dira, besteak beste lanak aurkezteko egutegia, oinarriak, sariak, zinemaldiaren datak, zinemaldiaren irudia. . . Aurkezpenean, Javier Tolentinoren "El séptimo vicio" (Radio 3) saioa izango da auditoriumetik bertatik zuzenean emititzen. Emanaldian, Izaro abeslariak bere zenbait gai interpretatuko ditu akustikoki. Horrez gain, Radio 3-ko saioan Fonki Cheff Dj-rekin gozatu ahal izango da; zenbait binilo nahasiko ditu zuzenean, zinemako pantailan proiektatuko diren zenbait filmen eszenekin batera. Auditoriumerako sarrera doan izango da baina Kutxabank sarrerak webgunean edo Arma Plazan hartu beharko dira. COVID19-aren murrizketak direla eta, denbora nahikoarekin joatea gomendatzen da. ZINEMALDIAREN AURKEZPENA. 2020ko ABENDUAK 4. ITSAS ETXEA AUDITORIUMAOrdutegia:- 19:00-20:00. Zinemaldiaren aurkezpena. - 20:00-21:30: "El séptimo vicio" (Radio 3) zuzenean, Izarorekin eta Fonki Cheff-en emanaldiarekin.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento