"El patio de mi casa"

"El patio de mi casa"

Datos del evento

Organizado por

ermua.es

Donde

Ermua Antzokia

Cuando

08/05/2020

Euskal Herrian, ikastetxe bateko jolastokian, zazpi lagun jolasean ari dira. Ez dute elkar ezagutzen, baina hor daude, eremu horretan, zerbaitengatik. Horrela hasten da EL PATIO DE MI CASA ikuskizuna. Inoiz hizpide izaten ez dugun horretaz hitz egiten du: euskal kontakizunaz —ez da bat, asko baizik— eta gure iritzi politikoa ezagutarazteko beldurraz, odolak pisu handia baitu oraindik herrialde honetan. Bizikidetza zaila izan da beti Euskal Herrian. Izuaren urteek era askotako min asko eragin zituzten. Orain aurrera begiratu behar dugu, etorkizunera. Hausnarketa eta autokritika egin behar dugu. Baina, batez ere, elkar aurkitu behar dugu. Horixe da EL PATIO: bizikidetzako eremua, non ideologia ezberdinetako pertsonak elkarrekin bizi diren. Enpatia-ariketa da, askatasunari eta giza eskubideei eskainitako kanta. Besteari begietara begiratuta zauriak sendatu nahi dituen antzerki ikuskizuna- Egilea eta zuzendaria: María Goiricelaya.
- Antzeleak: Iñake Irastorza, Nagore González, Josune Vélez de Menizabal, Haizea Baiges, Martxelo Rubio, Jontxu Martínez eta Egoitz Sánchez.
- Iraupena: 80 min.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento