Euskadiko Orkestra: "Enigmatikoa"

Euskadiko Orkestra: "Enigmatikoa"

Datos del evento

Organizado por

Euskadiko Orkestra

Donde

Kursaal

Cuando

12/12/2020

- Euskadiko Orkestrak 20/21 Denboraldiko kontzertuak eskainiko ditu ETBn eta bere YouTubeko kanaleanRobert Treviño
Zuzendaria

Pablo Ferrández



2019ko maiatzean orkestrarekin eta Robert Treviñorekin batera aritu ostean, berriz etorriko da gurera Pablo Ferrández biolontxelojole gaztea. Oraingo honetan, tandemak Dmitri Xostakovitx konpositore errusiarrak Mstislav Rostropovitxentzat idatzitako biolontxelorako bi kontzertuei helduko die. 1959an konposatutako Biolontxelorako 1. kontzertua errepertorioko fisikoenetako eta zailenetako bat da instrumentuarentzat, Xostakovitx biolontxelojole errusiarraren birtuosismoan inspiratu baitzen. 1966an datatutako Biolontxelorako 2. kontzertuan, hala ere, Rostropovitxen interpretatzeko moduaren "intentsitatea, adimenaren egonezina eta espiritualtasun handia" arakatu nahi izan zituen. Robert Treviñok Schumannen bi sinfonia jorratuko ditu: 4. Sinfonia izugarria, 1841 urteko maisulana, non Schumannek pianoa alde batera utzi zuen musika sinfonikoan zentratzeko; eta 2. Sinfonia ikusgarria, erabat bitalista, Schumannek osasun mentaleko arazo larriez markatutako garai batean idatzi zuen arren. 1. programa:

D. Xostakovitx
Biolontxelorako 2. kontzertua [33']

R. Schumann
4. Sinfonia [28']

2. programa:

D. Xostakovitx
Biolontxelorako 1. kontzertua [30']

R. Schumann
2. Sinfonia [38']

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento