Ibilki 2020 - Euskal antzerkia Iparraldean ekimena

Ibilki 2020 - Euskal antzerkia Iparraldean ekimena

Datos del evento

Organizado por

EKE

Donde

Baiona, Bidarte, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Hendaia, Hiriburu, Miarritze

Cuando

Del 14/01/2020 al 20/08/2020

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen segitzen du Ipar Euskal Herrian. 2020ko urtarrila eta agorrila artean gure lurraldeko ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada badute Baionan, Bidarten, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen, Hendaian, Hiriburun edo Miarritzen zortzi antzezlan eta hamabost bat emanaldiren bidez. Arte eszenikoen hedapena hobeki laguntzeko eta Ipar Euskal Herri mailako hedapen ibilbide bat osatzeko asmoz euskarazko antzerkiarentzat, EKE-k Ibilki programa bultzatzen segitzen du Baiona, Bidarte, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Hendaia, Hiriburu eta Miarritze bezalako herriak elkartuz aurtengo ediziorako. EKE-k euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren eragile horiek bildu ditu berriro ere antzerki sorkuntzetaz iritziak trukatzeko, beren ahalak eta gaitasunak batzeko, komunikazio plan amankomun bat lantzeko eta sartze prezio berdintsuak ikusleei proposatzeko. Denboraldi berri honen martxan emateko, sare horretako kideek egin proposamenak aztertu eta, aurtengo programa osatu egin da lurraldeko toki ezberdinetan hainbat ikusgarri hedatuak izateko. - Ibilki 2020 - Egitarau osoa (pdf)Egitaraua- 2020ko urtarrilaren 14a, 20:15, La Luna Negra kabaretea (Baiona): Muxua, Tanttaka Teatroa
- 2020ko otsailaren 11a, 20:15, La Luna Negra kabaretea (Baiona): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea
- 2020ko otsailaren 16a, 17:00, Harriet Baita karpa (Donibane Lohizune): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea
- 2020ko martxoaren 18a, 18:00, Colisée gela (Miarritze): Kaskarot, Atx Teatroa
- 2020ko martxoaren 20a, 19:30, Gaztetxea eta skate parkearen artean (Miarritze): GORA ! Un selfie au milieu des Sioux, Collectif Balle Perdue
- 2020ko martxoaren 26a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia): Kaskarot, Atx Teatroa
- 2020ko apirilaren 12a, 17:30, La Perle gela (Hiriburu): Herriko bozak, Iduzkilore antzerki taldea
- 2020ko maiatzaren 16a, 21:30, Gaztelu Zahar pilota plaza (Hendaia): GORA ! Un selfie au milieu des Sioux, Collectif Balle Perdue
- 2020ko maiatzaren 16a, arratsaldez, Gaztelu Zahar pilota plaza (Hendaia): Lur, Xake Produkzioak
- 2020ko maiatzaren 29a, 14:30 & 19:00, MVC Polo Beyris (Baiona): Behin bazen internet, 13R3P / Itzuli Konpania
- 2020ko maiatzaren 29a, ordutegia eta tokia zehaztekoak (Bidarte): Zuhaitzarekin solasean, Rouge Elea
- 2020ko ekainaren 17a, 15:30, Beheria Antzokia (Bidarte): Lur, Xake Produkzioak
- 2020ko agorrilaren 20a, 18:00, tokia zehaztekoa (Donibane Garazi): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento