Arizona Baby
Datos del evento
Organizado por
ermua.es/
Donde
Ermua Antzokia
Cuando
24/04/2020
Arizona Baby mugarria izan da espai - niar musikaren historian. Soinu-zorroztasuna eta oinarrizko filosofia dira taldearen ezaugarri nagusiak. Nortasun horrekin, aitzindariak izan ziren Espainian neofolk akustikoan eta bizardun mutilen irudian (haien ostean hasi ziren agertzen bizarrak Espainiako pop musikan), eta benetako iraultza eragin zuten indie-rock estiloko musikan, debutatu zutenean. Horri esker, talde hasiberri onenaren saria eman zioten 2010ean. Ordutik, etengabeak izan dira aintzatespenak eta, batik bat, zuzeneko emanaldiak Espainian eta atzerrian. Izan ere, Arizona Babyk pilo bat herrialdetara eraman du bere musika: Greziara, AEBra, Erresuma Batura, Hungariara, Alemaniara, Mexikora… baita Albaniara ere. Horri guztiari Los Coronas taldearekin izandako abentura —Corizonas ikusgarriak— gehitu behar zaio. Azken urteotan, Arizona Babyk batez beste 50-60 kontzertu eman ditu urtean, eta Espainiako jaialdi nagusietan jo du (BBK Live, Arenal Sound, Sonorama, Low, Port America eta abarretan).
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.