"Paperezko hegazkinak"

"Paperezko hegazkinak"

Datos del evento

Organizado por

pasaia.eus

Donde

Juanba Berasategi Aretoa

Cuando

14/03/2020

- Pasaiako Zinema Txikia 2019. Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, bere aitarekin (Sam Worthington). Alargundu zenetik, aitak ezin du garai bateko erlazioa berreskuratu semearekin, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan. Dylan, berriz, bere pasioan murgiltzen da: hegan egiten duten objektuak. Orduak eta orduak pasatzen ditu paperezko hegazkinak hegan jartzen, egunen batean bere ametsa egi bihurtuko delakoan: Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea. Dylanen adoreak Japoniako Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratzera darama, aitari amaren galera gainditzen laguntzen dion bitartean. - Jatorrizko izenburua: Paper planes
- Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
- Iraupena: 96 minutu
- Herrialdea: Australia
- Generoa: Drama
- Zuzendaria: Robert Connolly
- Aktoreak: Ed Oxenbould, Sam Worthington, Deborah Mailman, David Wenham

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento