Bes-Te-Bat!: GOIKO GELA Gospel Taldea

Bes-Te-Bat!: GOIKO GELA Gospel Taldea

Datos del evento

Organizado por

beste-bat.eus

Donde

Santa Maria eliza

Cuando

30/12/2020

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Goiko Gela gospel talde donostiarra da. Jon Imanol Etxabe, Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoaren ahotsek osatzen dute, Iñaki Miguel pianistaren  zuzendaritzapean. Gospela euskaraz eta ingelesez egiten dute, 'southern gospel' zaporearekin. Abesti propioak eta moldaketak euskaraz, eta kanta originalak ingelesez egiten dituzte. Horrela, bere errepertorioan "Mesedez", "Oihua da nire deia" edo "Zoriontasunaren bila" kantak daude. «Gure abestiek bizitzari, itxaropenari, anaitasunari eta mundu hobe bati  buruz hitz egiten dute; baita eguneroko arazoei eta horiei aurre egiteko moduari buruz ere, betiere ikuspegi espiritual batetik», adierazi dute. Taldeak euskarara moldatutako abestiak ere interpretatzen ditu, adibidez, "Oh  Happy Day" ospetsua, orain "Egun alaia" izenekoa. "Sixteen tons", Golden Gate Quartetarrena, orain "Hamasei tona" dena, edo "Down by the riverside" gospel kanta tradizionala, orain "Erreka ertzean" dana. "Egin dugun lan ederra eta interesgarria da -euskarara modatu izana-, eta orain ingelesa ez dakiten euskaldunek esanahia ulertu ahal izatea. Gainera, zoragarriak dirudite. Eta nola ez, Goiko Gelak gospeleko klasiko batzuk ere interpretatzen ditu bere jatorrizko hizkuntzan. Elvis Presleyren "He touched me", Doris Akersen "Sweet, sweet spirit" edo Kris Kristoffersonen "Why me Lord?" bezalako abestien kasua da. Goiko Gelaren emanaldia oso dinamikoa da, parte-hartzailea, eta era guztietako uneak biltzen ditu, loriatsuenetatik hasi eta une zimelenetaraino.

Taldeko kideek azaldu dutenez, «gospel musika genero espiritual leherkorra eta ñabarduraz betea da. Gospelean, beltzen bluesa eta soula zurien countryarekin nahasten dira. Beste dimentsio batera eramaten zaituen zerbait magikoa da», esan dute, eta «kontzertura joaten direnek asko gozatuko dute, baita genero horri buruzko gauzak ikasi ere», gaineratu dute.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento