"Tradizioa (ber)idatzi tradizioa ber(irakurriz)?"

"Tradizioa (ber)idatzi tradizioa ber(irakurriz)?"

Datos del evento

Organizado por

www.gipuzkoa.eus

Cuando

Del 15/07/2024 al 19/07/2024

Herri bakoitzaren kultura tradizionalaren, dantzen, kantuen unibertsaltasuna eta baliotik haratago, dantza tradizionala izango du aztergai dantza-laborategi honek. Tradiziotik ondorioztatutako dantza alorreko oinarrizko elementuak izango dira laborategiaren abiapuntu, ikerketa-koreografiko baten lehenengo jarraibideak ezarri edota baztertzeko. Erritmo markatu eta irmoak, simetria nabarmena, lege zurrunak, inprobisatzeko jarraibide aldaezinak, errepikapena, dantzen eta dantza horien izaera ziklikoa (generoaren eztabaidan ez gara sartuko). Horiek isolatuki ikertu eta deseraiki ondoren, zurruntasun horiek espazioa eta denborari erreferentzia egiten dioten erreminta malguagoekin harremanetan jarriko ditugu, zurruntasuna beste konposizio-eremuetan hausnartzeko. Agian, denboran zehar iritsi zaizkigun dantza folklorikoen idazketa ez dago gaur egun koreografia-kodigoetatik hain urrun. Agian bai. "Badut sentsazioa nire dantzakerari, dantzarekiko ikuspegiari, dantza ulertzeko moduari dantza tradizionalak eragiten diola, nire dantza-buruan ezinbestean dantza tradizionala existitzen dela. Tradizional hitzak eduki dezakeen azepzio negatiboa ez da iritsi egungo ohitura guztietara. Tradizioa edota 'garaikidetasuna' erabili behar baditut sormenerako, gutxienez haiekiko zorroztasuna izan eta bi munduak ulertzen saiatu beharko naiz. Horretarako ikerketa laborategi hau". Eneko Gil- Datak: uztailaren 15etik 19ra
- Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
- Ordutegia: 16:00-18:30
- Gidaria: Eneko Gil
- Nori zuzendua: dantza-tradizionalean (bertakoak zein "kanpokoak") eta dantza-garaikidean trebatutako dantzari, sortzaile, gorputza sormenerako erabiltzen duen pertsona orori zuzenduta.
- Prezioa: 50 €
- Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa. eus

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento