Ensemble Kuraia

Ensemble Kuraia

Datos del evento

Organizado por

bernaolazikloa.com

Donde

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa

Cuando

03/10/2020

Bernaola Zikloa 2020-2021. Bilboko Ensemble Kuraia 1997an sortu zuen Maria Eugenia Luc konpositoreak, egungo zuzendari artistikoa dana. Taldeak gure garaiko konpositoreen lanak zabaltzea du lehentasun, eta haiei kalitate bikaineko talde profesional bat ematea, elkarlanean estu aritzeko. Kritikak behin baino gehiagotan goraipatu du Bilboko taldea: "Espainian erreferentziazko musika garaikidearen ensembleetako bat da" (Scherzo); "dena Ensemble Kuraiaren interpretazio bikainarekin" (Ritmo); "musikari fantastikoak" (Diario Información); "talde bikaina" (Doce notas), "sendoa eta oso trebea" (El Diario Vasco), "oso kalitate handikoa" (El comercio, Lima). Ensemble Kuraia Bilboko "J. C. Arriaga" kontserbatorioko eta Kuraia jaialdiko talde egoiliarra da. Bere proiektuak kalitateagatik, aldakortasunagatik eta berrikuntzagatik bereizten dira. 2014an Yoko Ono artistarekin elkarlanean aritu zen "Sky piece to JC" performancean, Bilboko Guggenheim Museoan artistari eskainitako erakusketa zela eta. 2015ean "De aire y luz" diskoa (Orpheus diskoetxea) aurkeztu zen, Maria Eugenia Luc musikariaren musika ziklo homonimoaren integrala. Disko horrek kritika bikainak jaso zituen hedabide espezializatu guztietan, eta Urrezko Melomanoa irabazi zuen 2016an. Kuraiarekin pertsonalki hainbat konpositorek jardun dute elkarlanean, hala nola Luis De Pablo, Félix Ibarrondo, Ramón Lazkano, Joan Guinjoan, Leonardo Balada, José Manuel López López, Cesar Camarero eta David Del Puerto. - Xabier Calzada txirula
- Sergio Barranco klarinetea
- Iván Casado biolontxeloa
- Elur Arrieta perkusioa

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento