"Achanta la mui", Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketa

"Achanta la mui", Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketa

Datos del evento

Organizado por

vitoria-gasteiz.org

Donde

Montehermoso Kulturunea

Cuando

Del 03/07/2020 al 30/08/2020

Montehermoso zentroak zenbait prebentzio-neurri hartu ditu herritarren segurtasuna bermatzeko eta instalazioak gune seguru bihurtzeko, COVID-19aren aurrean. 2020ko uztailaren 3tik abuztuaren 30ra arteAnalogiaz lotu ditut haikua eta argota nire lanaren lengoaiarekin, lengoaiarekiko nire lanarekin. Argot edo jargoia interesatzen zait, haikuarekin harremanetan jarrita, erabilitako adierazpenaren arabera paisaia jakin bat edo beste sortzen delako. Lengoaia mota horrek (zein ezin baita hizkuntza deitu) badu bere berezitasun zehatza mundu zabaleko leku bakoitzean. Horrenbestez, LE MEUF esate hutsak (“emakumea”, silaben hurrenkera atzekoz aurrera jartzen den Frantziako argot jakin batean) 80ko Pariseko aldirietako paisaia jakin batera narama. Haikuetan, behatzen den paisaia batez aritzean ez da eszena –bere horretan– deskribatzen; aldiz, paisaia eraiki egiten da hizkera bera egituratzearen bitartez. Kasu bietan lokalizazioa modu soilik material batean gertatzen da. Non dago jargoiaren potentzia poetikoa? Hara, zerbait izendatua izan behar izatean, subjektu jakin batek inguratzen duen eta behatzen duen munduarekiko lekua har dezan, gero harekin identifikatu ahal izateko. Hizkuntza propio eta berezi bat asmatze horrek berak laguntzen du gero gizatalde jakin batentzat errekonozitzeko moduko leku bat sorrarazten. Gero etorriko litzateke kultura, gero. Esku orria

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento