Dantza Bertikalaren Topaketa 2024

Dantza Bertikalaren Topaketa 2024

Datos del evento

Organizado por

www.bilbao.eus

Donde

El Fango udal kiroldegia (Errekalde)

Cuando

Del 16/09/2024 al 19/09/2024

- Bilboko Udalak, La Glo Zirko eta Dantza konpainiarekin lankidetzan, jardunaldi hauek antolatzen ditu, El Fango Udal Kiroldegian (Errekalde) eta Errekaldeko Udaltegian- Topaketa honetan izena emateko formularioa esteka honetan dago eskuragarri. Kupoa 30 pertsonakoa da eta prezioa 75 eurokoaBilboko Udalak, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiarekin lankidetzan, "Dantza bertikalaren II. Topaketa" antolatu du irailaren 16tik 19ra bitartean. Jardunaldi hauek, batez ere, El Fango Kiroldegian (Errekalde) egingo dira eta Errekaldeko Udal Zentroan ere jarduerak programatuko dira. Dantza bertikalean eta arnesetan lan egiten duten profesional eta erdiprofesionalei zuzenduta dago, hainbat arlotako prestakuntza errazteko. Hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dira, baita diziplinako profesionalek eskainitako tailer eta ikastaro teorikoak ere. Gainera, jende guztiarentzat zabalik egongo den ekitaldi bat bi pieza laburren erakusketa izango da irailaren 18an, asteazkena, 18:30ean El Fango aretoan. Topaketa honetan izena emateko eta parte hartzeko formularioa eskuragarri dago esteka honetan. Kupoa 30 lagunekoa da eta prezioa 75 eurokoa, lau egunetako prestakuntza ekintzak eta bazkariak barne. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da istripu-aseguru egokia izatea horrelako jardueretarako. Dantza bertikalak gero eta jarraitzaile gehiago ditu Bizkaian. Hori dela eta, Bilboko Udalak El Fango Udal Kiroldegiko instalazioak egokitu zituen praktika horretarako, eta urteak daramatza espezialitate horrekin lotutako ikuskizunak eta jarduerak sustatzen, prestakuntzaren, sorkuntzaren edo hedapenaren ikuspegitik. Zirkualde Jaialdian kokatzen den topaketa honen bigarren edizioa da hau eta Estatu mailan garrantzitsuenetako bat izatea du helburu. Jarraitu irakurtzen- Liburuxka (PDF - 701 KB)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento