"Ametsen urtebetetzea"

"Ametsen urtebetetzea"

Datos del evento

Organizado por

vitoria-gasteiz.org

Donde

Mendizorrotza Polikiroldegia

Cuando

29/12/2020

Musika ikuskizuna, Mendizorrotzeko kiroldegian. Adin egokia: 3-10 urte. Sinopsia: Ametsen urtebetetze eguna da, eta lagunek festa sorpresa bat prestatu diote. Ahaztu egin zaiela uste du Ametsek, baina, azkenean, berak ezusteko handia emango die bere sekreturik handiena kontatzean. Zuzeneko musikarekin, koreografiekin, umorearekin eta energiarekin osatutako ikuskizuna, txikiak eta adinekoak modu berean integratzen dituena, non elkartasuna, adiskidetasuna eta errespetua oso presente daudenSarrerakPrezioa: 5 euro. Aldez aurreko salmenta: Abenduaren 9tik aurrera 9etanSarrera eros daiteke astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, 945 16 16 18 telefonoan (telefonoaren bidez jasotzen diren datu pertsonalak entradium plataforman sartuko dira) eta interneten bidez. Sarrera erosi (12:00eto ekitaldia)Sarrera erosi (18:30etako ekitaldia)Aretora sartzeko jarraibideak- Pertsonako eta ikuskizuneko gehienez 5 sarrera eros daitezke.
- Haur bakoitzeko pertsona heldu bat, gehienez. Covid-19arengatik edukiera murriztu denez, eta ahalik eta haur gehienengana iristeko, gonbita egiten dugu, ahal den guztietan, heldu bakoitza haur batekin baino gehiagorekin joan dadin.
- Sarrera izenduna, zenbakitu gabea eta nahitaezkoa da, adina edozein dela ere. Eserlekua sarreraren unean esleituko da. Aulkiak ezin izango dira mugitu.
- Ikuskizuna hasi ondoren, ezingo da kiroldegira sartu.
- Ez da itzulketarik onartzen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento