Flamenco On Fire 2020: Miguel Poveda

Flamenco On Fire 2020: Miguel Poveda

Datos del evento

Organizado por

Flamenco On Fire

Donde

Gaztambide Antzokia

Cuando

26/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan. Miguel Povedaren (Bartzelona, 1973) ahotsa flamenkoko ahotsik nabarmenen eta goraipatuenetako bat da azken hiru hamarkadetan. Musikaren Sari nazionala 2007an eta Kataluniako Kultura Sari Nazionala 2011n, ahaleginaren ahaleginaz eta tinkotasunez ondu du bere ibilbidea. Flamenkoetan flamenkoena eta zaleetan zaleena, askatasun eta moldagarritasun ikaragarria erakutsi du eta, horri esker, naturaltasunez eta maisutasunez ibili da generoen artean. Horren erakusgarri, hortxe daude Chavela Vargas, Paco de Lucía, Carmen Linares, María Dolores Pradera, Joan Manuel Serrat eta gisako artistekin egindako lankidetzak eta, hortxe ere, flamenkoa mugarik gabe arakatu duen diskografia zabala.

Flamenco on Fire 2020n, Miguel Poveda – En Concierto ikuskizuna aurkeztuko du, flamenkoarensustraietatik abiaturik kantaorearen aniztasun musikal guztia erakusteko. Kantu flamenkotikpoesiara, Andaluziako kantua edota bere konposizio lanik berrienak; horra hor generoen bitartezegindako ibilbide emozional eta gartsua, karrera guztian interpretatu duena.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento