"The Shadow belongs to Light. Louis Khan. Eduardo Chillida"

"The Shadow belongs to Light. Louis Khan. Eduardo Chillida"

Datos del evento

Organizado por

museochillidaleku.com

Donde

Chillidaleku Museoa

Cuando

Del 03/06/2020 al 28/09/2020

Louis Isadore Kahn arkitekto amerikarrak eta Eduardo Chillidak hil ondoren argitaratu zuten artista-liburuari zor dio erakusketa honek The Shadow Belongs to Light izenburua.

The Dalí Museum eta Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioak argitaratu zuten 2017an, eta Europan lehenengoz aurkeztuko da erakusketa honekin bat etorriz. Artistaliburu hau Chillidak arkitekto baten pentsamenduari laguntzeko sortutako lehena da, baina poetekin, filosofoekin eta artistekin beste 23 argitaratu zituen. Louis I. Kahnen testu guztien artean Saint Petersburgeko (Florida) Dalí Museoaren zuzendari Hank Hinek hautatutakoek osatzen dute obra, baita 1993an Eduardo Chillidak onetsitako plantxekin eta tintarik gabe erliebean egindako grabatuen sortak ere.

Prozesu hori Ignacio Chillidak gainbegiratuta, Euskadin eta Bartzelonan gauzatu zen gehien bat, eta Estatu Batuetako The Dalí Museumen aurkeztu zuten.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento