Ipuinaren Ordua: Iraitz Lizarraga: "Ximunen baratzea"
Datos del evento
Organizado por
Donostia Kultura
Cuando
14/05/2020
Dagoeneko iragarrita dauden online zerbitzuez eta edukiez gain, Donostia Kultura bere eduki digitalak sortzen eta egokitzen hasi da datozen asteetan herritarrei klik batean eskaintzeko. Ipuinaren Ordua saioa hasiko da modu birtualean. Saio hau egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Ipuin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta. Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da Donostia Kulturaren YouTubeko kanalean. Maiatzak 14: Iraitz Lizarraga: "Ximunen baratzea"Bideoa 16:00etatik aurrera, ikusgai
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.