BASERRITAR JANTZIEN ERAKUSKETA

BASERRITAR JANTZIEN ERAKUSKETA

Datos del evento

Donde

Jantziaren Zentroa (Euskal Jantzien Museoa)

Cuando

Del 08/12/2020 al 03/01/2021

COVIDak baldintzatutako eguberri jai “bereziak” ate joka diren honetan, Iraultza Dantza taldeak ohi duen modura tradizioari helduko dio aurten ere. Gauzak horrela, urtero Iraultza Dantza taldeak Gabon jaietan egin ohi duen baserritar jantzien erakusketak asteburuan zabalduko ditu ateak. Duela ehun urte gure baserritarrek soinean eramaten zuten jantzia ezagutzeko aukera du Jantziaren Zentrora hurbiltzen den orok abenduaren 5 etik urtarrilaren 3 ra bitarte. Kapitain-etxearen behe solairuan kokatutako erakusketak aretoko bi paretak hartzen ditu. Orotara 12 jantzi dira, 10 emakumezkoenak eta bi gizonezkoenak. Guztiak XIX garren mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierako jantzi originalen zein argazkietan oinarritutako erreprodukzioak dira. Jatorriari dagokionez; Gipuzkoa, Bizkaia, Zuberoa, eta Lapurdiko jantziak dira. Zehazki: Hondarribia, Legazpia, Beasain, Azkoitia, Atharratze eta Arratiako bailarako jantziak ikus daitezkeJantziekin batera erakusketan argazki zaharrak daude. Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853/Bilbo 1943) argazkilari bilbotarrak duela ehun urte baino gehiago Euskal Herriko baserritarrei ateratako irudiak dira gehientsuenak. Abaituak bi milatik gora argazki atera zituen, gehientsuenak Euskal Herriko herritar, tradizio eta jaietan egindakoak dira. Bilduma Bilboko Euskal Museoaren esku dago gaur egun. Erakusketarako sarrera doan da eta ordutegiari dagokionez asteburu eta jai egunetan egongo da zabalik, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00etara eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara. Eguberritako jai egunei dagokienez, San Tomas egunean, abenduak 25, urtarrilak 1 eta 6 ean Jantziaren Zentroa itxita egongo da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento