Dock of The Bay 2024: DIEGO VASALLO "Malo ni bueno"

Dock of The Bay 2024: DIEGO VASALLO "Malo ni bueno"

Datos del evento

Organizado por

dockofthebay.es

Donde

Kutxa Kultur Kluba

Cuando

19/06/2024

2024ko Dock of The Bay zikloaren barruan. 1984an Duncan Dhu taldea sortu zuen Mikel Erentxun eta Juan Ramón Vilesekin batera. Bederatzi disko grabatu ditu eta hogei urte baino gehiago eman ditu kontzertuetan. 1997an bakarkako ibilbideari ekin zion bere izen propioarekin, orain arte hamar disko argitaratuz. Bere karreraren bakarkako etapa honetan, bere musikaren ezaugarria da soinu-introspekzioa bilatzea eta testuek kantuetan pisu handiagoa izatea, folkaren, bluesaren eta rockrollaren sonoritateak unibertso pertsonal literarioago batera hurbilduz.

• "Malo ni bueno" Diego Vasalloren hamargarren diskoa da; berak eta Fer Garcíak ekoitzitako lana da, Greenfarm eta Garate Estudiosen grabatua Kaki Arcarazorekin eta Doctor Mastering-en masterizatua Estanis Elorzak.

• EPa bost abesti luzek osatzen dute, testuak aurrera doaz eta ez dira gelditzen, eta berekin eramaten dute urteen poderioz uzten diguten ezjakintasunaren, ziurgabetasunaren, erruaren eta irrikaren zama guztia, sukaldeko tiradera zahar batean gordetzen ditugun objektu baliaezin horiek bezala.

• Vasalloren beraren hitzetan, abesti galduak dira; egokiak ekaitz-gau batean kometak bezala askatzeko. "Ehundura lainotsuek eta kadentzia elektrikoek ertzetara begira dauden soinu-paisaiei eusten diete, rockaren uren ubide estuenetatik irteten saiatuz, batzuetan hortzak erakusteko, eta beste batzuetan lirismo hautsi, istildu eta anbiguo baten marea ilunek kulunkatzen uzteko. Betaurreko zikinekin atzera begiratzen zuen bezala ", adierazi du.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento