Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2020 (birtuala)

Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2020 (birtuala)

Datos del evento

Organizado por

euskaleskolapublikoarenjaia.eus/

Cuando

Del 07/06/2020 al 12/06/2020

2021eko ekainaren 6an ospatuko da Bastidan aurten ospatzekoa genuen Euskal Eskola Publikoaren Jaia. AEHIGE:Aukera desberdinak aztertu ondoren eta datorren ikasturtearen hasieran izango ditugun erronka berriak kontuan izanik, erabaki zail hau hartu dugu aurreneko aldiz 29 urtetan. Hala ere, jai birtuala antolatzen ari gara ekainaren 7tik 12ra, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren urteroko hitzordua mantentzeko nahian. Ekainaren 7an agurrak eta sorpresak izango ditugu. Bestalde, ekainaren 8tik 12ra arratsaldero euskarazko jarduera bat eskainiko dugu internet bidez. Hala, konfinamentuan ikasle asko sufritzen ari diren euskararen galerari aportazio xume bat egin nahi izan diogu euskarazko kalitatezko kultur-saioak euren esku ipiniz astean zehar. Era berean, euskal kulturgileak sufritzen ari diren galerari gure aportazio xumea egin nahi izan diogu ere. Datorren ikasturtean ekingo diogu berriro ere Bastida eta Arabako Errioxako ikastetxe publikoen lana aitortzea helburu duen Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren edizio honi. Egoera baimentzen duen heinean, ikasturtean zehar egingo ditugu jarduerak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento