Zinemaldia 2024: "GO!AZEN 11.0" telesailaren aurrestreinaldia

Zinemaldia 2024: "GO!AZEN 11.0" telesailaren aurrestreinaldia

Datos del evento

Organizado por

eitb.eus

Donde

Antonio Elorza Belodromoa (Anoeta)

Cuando

29/09/2024

"Irailaren 27an, ostirala, "Go!azen" telesailaren jarraitzaileek hitzordua dute Donostiako Belodromoan; izan ere, gazteentzako telesail arrakastatsuaren denboraldi berriko lehen atalaren aurrestreinaldia eskainiko du EITBk egun horretan, 2024ko Zinemaldiaren baitan. Hain zuzen ere, 18:30ean izango da, eta, aurrekoetan bezala, proiekzioaren aurretik protagonistak oholtza gainera igoko dira, bertaratutakoei zuzeneko ikuskizuna eskaintzeko. Sarrerak agortu dira. Abentura eta istorio berriekin, aurten ere aurreko denboraldietako pertsonaia ezagunak ikusiko ditugu: Garazi (Nerea Elizalde), Gontzal (Kimetz Etxabe), Saioa (Mikele Arizkorreta), Luken (Ander Lacalle), Aner (Xabier Elizalde), Bosko (Ander Ayerza) edo Maitane (Nerea Arriola); baina beste berri batzuk ere izango dira: Izar (Irati Marin), Joritz (Julen Taboada), Alaia, (Adriana Sanchez), Manex (Ander Murillo), Oihane (Garazi Urkola) eta Leire (Sara Cozar). Maitasuna, adiskidetasuna, desadostasunak eta umorea bilduko dira, besteak beste, Basakabin. Hori guztia, gainera, euskal abesti onenekin batera. "

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento