Kazetaritza, bertatik bertara 2024: "Gazako gorabeherak"

Kazetaritza, bertatik bertara 2024: "Gazako gorabeherak"

Datos del evento

Organizado por

vitoria-gasteiz.org

Donde

Europa Biltzar Jauregia

Cuando

27/08/2024

2024ko Kazetaritza, bertatik bertara jaialdiaren barne. HISTORIAS DE GAZA (“Gazako gorabeherak”)Gazako gatazkak eztanda egiten duenean, estali egiten ditu mundu zabaleko gainerako guztiak. Israelgo estatua sortu zenetik, Gazako zerrenda txikia gatazka-iturri etengabe bihurtu da Israelgo militar eta politikarientzat; okupazioak bezainbeste iraungo duen gatazka. Hitzaldian, bidaia historiko eta pertsonal bat azalduko digu Mikelek, aire zabaleko espetxe den, eta, horrez gain, 2023ko urriaren 7tik aurrera Israelek aire zabaleko hilerri handi ere bihurtu duen Gazara. Hizlaria: Mikel Ayestaran, Ane eta Telmoren aita, freelance kazetaria da, eta EiTB eta Vocento taldeentzat ari da. 2015ean Jerusalemen inkatu zen, eta geroago, 2022an, Istanbulera aldatu zen. Handik, Ekialde Hurbilari buruzko informazioa zabaltzen du Irabaziak ditu Nazioarteko Prentsa Klubaren saria 2009an, Euskal Kazetaritza Saria 2015ean, Manu Leguineche Katedraren Saria 2017an, eta Ignacio Ellacuría Saria 2018an. Zenbait libururen egilea da, horien artean Gaza, cuna de mártires, Oriente Medio, Oriente roto eta Jerusalén, santa y cautiva, eta, euskaraz, Ekialde Hurbila, muinak eta ertzakKazetaritza, bertatik bertara 2024: egitaraua (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento