Aurten, Eduardo Chillidaren 100. urteurrena ospatzen du Chillida Lekuk, ikuskizun parte-hartzaile handi batekin. Museoa topaleku bat izango da, eta bertan musika, dantza eta poesia uztartuko dira Chillidaren eskulturekin hitz eginez, udari ongi etorria emateko. Chillida 100 urte museoaren eta Hernaniko kultur eragileen arteko elkarlaneko proiektu artistiko baten emaitza da, Kukai dantza konpainiaren koordinaziopean. Chillida Lekuk hartuko du kulturaren jai handi hau, artistaren konpromiso soziala eta komunitatearekiko loturak gogorarazten dituena.
Ekitaldia aire zabalean izango da, eta, erosoagoa izan dadin, mantak ekartzera gonbidatzen zaitugu.
Museoaren aparkalekuak leku mugatua duenez, autobus anezka bat jarriko dugu martxan Galarretako aparkalekutik.
- Kukai dantza konpainia
- Andrés Marín
- Maite Larburu
- Ttarla dantza taldea
- Nuta espazioa
- Dantza garaikideko taldea
- Antzerki taldea
- Hernaniko Institutua
- Hernaniko bertso eskola
- Ozenki abesbatza
- Kantuz Abesbatza
- Hernaniko Herri Musika Elkartea
- Hernani Musika Eskola
- Hernaniko Musika Banda
Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa du.
Hernaniko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesarekin.
2024ko Udako solstizioa Chillida Lekun: "Chillida 100 urte"
Datos del evento
Organizado por
museochillidaleku.com
Donde
Chillida Leku
Cuando
21/06/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.