"Sagutxo tuntuna"

"Sagutxo tuntuna"

Datos del evento

Organizado por

amorebieta.eus

Donde

Zornotza Aretoa

Cuando

03/04/2020

Etxalde bat espezie ezberdineko izakiak bizi diren ekosistema txiki bat da. Hori dela eta, literaturak, antzerkiak eta zinemak "etxaldean" eszenatoki metaforiko bat aurkitu dute pertsonen arteko erlazioak, emozioen, botere eta politika erlazioen, lurraldetasunaren ikuspuntutik jorratzeko. . . gure burura George Orwell-en Abereen etxaldea (Animal Farm, 1945) edo Anton Chéjov-en Gerezien lorategia (1904) ekarriz. Esku artean dugun ipuina, Sagutxo Tuntuna, haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartu ohi den eta bitxikeriaz beteriko biografia kosmopolita baten jabe den Samuil Marshak errusiar idazlearen ipuin baten oinarritua, "etxalde-ko" genero honen barruan kokatzen da, eta gainera Sagutxu Kaskarina ipuinaren antz handia du. Istorio xume bat, errepikapenaren erritmoan oinarritua, ume zein helduekin enpatia lortzen duena, lotara joateak beti ekarri izan duelako buruhausteren bat baino gehiago. Gainera, ipuin bat entzutea denok dugu gustuko. . .

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento