Lasarte-Oriako 2024ko San Pedro Jaiak ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira. Aurten ere, parte hartzeko prozesu bat antolatu zen herritarrek jarduerak nahiz musika-taldeak proposa zitzaten, herriko jaietan ikusteko, eta ia talde guztiak prozesu hartatik atera dira. Ixteke daude Isla plazako berbena batzuk eta REM ikastetxean arituko diren DJak. Leku horrek oso emaitza ona izan du azken bi urteotan. Aurtengo kontzertuak hauek izango dira:Ekainaren 28an, ostiralarekin- Ibai Berria, Isla plazan: Herriko talde honek, txupinazoaren ondoren, berbena girotuko du arratsaldean.
- En Tol Sarmiento (ETS), Okendo plazan: Data hauetan oso irrikatua izaten den talde ospetsu honen musikaz gozatu ahalko dugu aurten. Herritarrek behin eta berriz errepikatzen duten eskaera bat da.
- I Love 80, Jaizkibel plazan: bertsio ospetsuak egiten dituzten beste talde ezagun batzuetako kideek osatutako rock talde bat da. Ekainaren 29an, larunbatarekin- Bulego, Okendo plazan: Euskal pop musikako talde ezaguna.
- Star Ways, Okendo plazan: Kataluniako Da Igual rock taldearen mota guztietako bertsioak biltzen dituen ikuskizuna da.
- DJ Carlos Jean, Jaizkibel plazan: DJ ezagun honek musika onarekin girotuko du plaza. Ekainaren 30ean, igandearekin- Naranja Limón, Okendo plazan: emakumez osatutako talde katalan honek bere lana eskainiko du arratsaldean. Bere letrak esperientzia pertsonaletan oinarrituta daude.
- Alargun Beltza, Okendo plazan: emakumez osatutako euskal talde honek, lasarteoriatar kide batekin, ikuskizun berria eskainiko du. Uztailaren 1ean, astelehenarekin- Belako, Okendo plazan: indie-rockeko musika-talde bizkaitarra. Ikuskizuna ingelesezko eta euskarazko kantek osatzen dute. Uztailaren 2an, asteartearekin- Oxabi, Okendo plazan: Bizkaiko talde honek erromeria egingo du bere piezekin eta pieza herrikoiekin.
Lasarte-Oriako San Pedro Jaiak 2024: egitaraua
Datos del evento
Organizado por
lasarte-oria.eus
Cuando
Del 28/06/2024 al 02/07/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.