Kantu eta Hitza:

Kantu eta Hitza:

Datos del evento

Organizado por

pamplonaescultura.es

Donde

Ezpeleta Jauregia

Cuando

29/08/2020

Ezpeletaren Jauregiko patioa ostegunetan 13, 20 eta 27, eta abuztuko azken larunbatean, hartuko du euskarazko musika-taldeen kontzertuak, Kantu eta Hitza programaren barruan. 20:00etan. Ziklo honetan Estitxu Pinatxo, Tempora, Thierry Biscary eta Ibil Bedi taldeak ariko dira. Estitxu Pinatxok kontzertua irekiko du agertokia zuen lehen diskoarekin. Haize gorri batek izenburupean, berak konposatutako gaiez osatua dago diskoa, euskaraz idatzi eta musika beltzaren ukitu argiez apaindua. Aparteko musikariez inguraturik, bere ahots indartsuaren kalitatea eta bikaintasuna erakutsiko ditu. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Kantu eta Hitza programa, duela urte askotik hona, Erraldoien Txokoan egiten da, udaberrian. Aurten, alarma-egoera dela-eta bertan behera geratu ziren aurreikusitako kultur programazio guztiak, eta horregatik, bada, udan eginen da, beste patio batean, Ezpeletaren Jauregikoan, eguraldi ona lagun atari zabalean egin ahal izateko, gauden egoerak eskatzen dituen segurtasun-berme guztiak betez. - Abuztuak 29, larunbata. 20:00IBIL BEDI
Bost nafar gaztek osatzen dute Ibil Bedi, 2019an abiatutako musika-proiektua; disko bat –Berandu baina garaiz–, bideoklip bat eta formatu digitalean eskuragarri dagoen abesti bikoitza (Bide zuzena–Teilaturantz) argitaratu ditu. Estiloari dagokionez, zaila da definitzen; taldeak poparen inguruan kokatzen du bere burua, herri honetan musika-estilo horrengana izan ohi den nolabaiteko lotsari buelta emateko asmoz. Zuzenean ikusteko talde bat da, diskoan eskainitakoaz baino askoz haratago baitoa, entzuleengana ekarriz grabazio bidez ezin transmititu daitekeen gertutasuna. Konfinamenduak ekarritako ondorio latzak alde batera, geldialdi honek perspektiba hartzeko balio izan dio taldeari, eta udazkenean aurkeztuko duen disko berriari ekiteko. - Ibai Osinaga: ahotsa eta gitarra
- Areta Senosiain: biolina, biolin-koruak eta koruak
- Javier Larrañeta: baxua
- Eder Escalera: bateria
- Amets Aranguren: saxoa, teklatua eta koruak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento