Km Zero Musik Fest 2020 (online): Flitter

Km Zero Musik Fest 2020 (online): Flitter

Datos del evento

Organizado por

baluarte.com

Donde

Baluarte Auditorioa

Cuando

19/06/2020

Zero Musik Fest Kilometroa jaialdiaren barruan. Flitter Lizarrako talde famatua da. Jardunean 1989az geroztik, bederatzi lan dituela albumen eta EPen artean, Javier Zurbano karismatikoa buru duen taldea ekainean Baluartera etorriko denetako bat da, ZERO MUSIK FEST jaialdiaren azken-aurreko proposamen moduan. Bere erro musikalak 90eko hamarkadan bilatu behar dira, eta taldea “crossover”tzat jo behar da, hau da, gitarra astun eta mingotsena, erritmo frenetikoekin batuak mailu-kolpean. Zenbait urte jo gabe eman eta gero, 2013an agertokietara itzuli zirenetik hiru disko grabatu dituzte, Rabioso, Flitter Afterdead eta Depredador. Egungo errepertorioa album horien inguruan biratzen da, baina ezinbestekoak diren klasikoak ahaztu gabe, adibidez, La vida ke kotxina es, Más volumen, Aceite tóxico, La chelito eta Barricadaren La silla eléctrica ospetsuaren bere bertsioa. Une honetan, taldea hogeita hamargarren urteurrena prestatzen ari da, eta ospakizun hori 2020 honetan El Dromedario Records etxearekin kaleratuko duen album batek bururatuko du.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento