Bilboko Liburu Azoka 2024: Liburu aurkezpena: "Los de Bilbao nacen donde quieren" (María Larrea)
Datos del evento
Organizado por
kulturklik.euskadi.eus
Donde
Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Cuando
31/05/2024
Bilboko 2024ko Liburu Azokaren egitarauaren barruan. Bilboko 2024ko Liburu Azoka maiatzaren 30etik 9ra egingo da, Areatzan. 54. edizioa izango da eta, ohi bezala, 50 bat erakusmahai jarriko dira hainbat egile pasatuko dira azokatik. Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan hainbat egilek beren azken lanak aurkeztuko dituzte. Maiatzaren 31an, María Larrearen "Los de Bilbao nacen donde quieren" liburua aurkeztuko da. Idoia Jauregi kazetaria izango da berarekinMaria Larrea Bilbon jaio zen 1979an. Parisen hazi zen, eta zinema ikasi zuen La Fémisen. Zuzendaria eta gidoilaria da. "Los de Bilbao nacen donde quieren" da bere lehen eleberria: legez kanpoko adopzioei buruzko istorio autobiografikoa, frankismoaren azken kolpeen atzean. Frantziako 2022ko lehen eleberriaren Sariaren irabazlea, Larreak France Télévisions eleberri onenaren Saria eta Les Inrockuptibles estreinako eleberri onenaren Saria ere eskuratu zituen.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.