(online) Elkarrizketa: Florian Wüst eta Oier Etxeberria

(online) Elkarrizketa: Florian Wüst eta Oier Etxeberria

Datos del evento

Organizado por

tabakalera.eu

Donde

Tabakalera

Cuando

12/09/2020

Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketa-proiektuaren komisarioaren eta Tabakalerako arte garaikidearen saileko arduradunaren arteko elkarrizketak ardatz hauek izango ditu: proiektuaren genealogia, lan-arlo hori ezartzea erabakitzeko arrazoiak eta etorkizun hurbilean hartu ditzakeen norabideak.

Bernard Stiegler (1952-2020) berriki zenduak azterlan sakonen bitartez frogatu zuen tresna teknikoak direla esperientziaren ezarpen zehatzaren arduradunak, eta, beraz, memoriak behar duen oinarri materiala bera direla. Gogoeta soil baina baliotsu horretatik abiatuta, elkarrizketaren xedea izango da erakusketako obrek jasotzen dituzten  esperientzietan sakontzea, eta, halaber, Zin Ex erakusketa-proiektuaren lehen edizioari forma eman dion konstelazioan duten lekua aztertzea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento