Ipuinaren Ordua (online): Lur Korta eta Bego Gonzalez: "Maori txikia"

Ipuinaren Ordua (online): Lur Korta eta Bego Gonzalez: "Maori txikia"

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Cuando

28/08/2020

Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eta Bego Gonzalezek (zeinu hizkuntzan) eskainia. Maori txikia entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 28an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail. com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira. Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu. Gaurkoan, Santa Klara Uhartea izango da eskenatoki. Uhartearen izena, bertan, klaratar erlijiosoek zuten komentutik dator. Santa Klara ermita hospitala izan zen 1597an, hiria suntsitu zuen izurritean. Bertan kokatu zen ondoren itsasargia, eta Cristina Iglesias artistaren instalazioa proiektatzen da. Motordun txaluparen zerbitzua dago Kaiatik uharteraino joateko. https://www. youtube. com/watch?v=_JpzJangIvk

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento