Plazarik Plaza 2024: egitaraua
Datos del evento
Organizado por
bilbao.eus
Donde
Basurtu auzoa
Cuando
Del 26/09/2024 al 28/09/2024
Bilboko Udalak "Plazarik Plaza" programa antolatu du aurten ere. Hirian euskal folklorea sustatzea du helburu ekimen horrek, eta kalejirak, dantza-alardeak eta bestelako jarduerak eramango ditu Basurtuko kaleetara, herritarrek doan goza ditzaten. Egitaraua Beti Jai Alai Dantza Taldearekin elkarlanean antolatu da. Talde hori Basurtu auzoko herri sentimendutik sortu zen, eta, sortu zenetik, Euskal Herriko dantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, zaindu eta zabaltzeko konpromisoa hartu du. Helburua Basurtu auzoko kaleak kalejiraz, dantza-alardez eta bestelako jarduerez betetzea da, herritarrek doan goza dezaten. PROGRAMAZIOA:“Plazarik Plaza"ren edizio berri honi hasiera emateko, Udal Txistulari Bandak "Zertzeladak" abestuko du irailaren 26an, ostegunean, 18:30etan. Emanaldia Sabino Arana kaleko 50ean izango da. Ostiralean, irailak 27, kalejira izango da auzoko kaleetan, Sabino Arana kaleko 50ean hasita, 19:45etan. Kittu taldeak animatuko du kalejira. Irailaren 28an, larunbata, 13:30etan, Beti Jai Alai Dantza Taldeak musika emanaldia eskainiko du Basurtoko kaleetan zehar, nahi duten pertsonak dantzatzera animatuz. Arratsaldean kalejira egingo da auzoko kaleetatik 18:30etatik aurrera, Beti Jai Alai Dantza Taldeak eta Salamancako Surco taldeak gidatuta. 19:00etan bi taldeek dantza alardea eskainiko dute Sabino Arana kaleko 50ean. - Plazarik Plaza 2024: egitaraua (pdf)
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.