Donostikluba Festibala 2020: Grises + Chaqueta de Chándal

Donostikluba Festibala 2020: Grises + Chaqueta de Chándal

Datos del evento

Organizado por

dkluba.eus

Donde

Intxaurrondo Kultur Etxea

Cuando

03/10/2020

GRISESGrises talde gipuzkoarra bueltan da. Hamarkada bateko ibilbidearekin eta bost estudio-albumekin, Gaztañaga anai-arrebek, Amancay (ahotsa) eta Eñaut (ahotsa eta gitarra), Alejandro Orbegozok (teklatua eta sintetizadoreak), Gartxot Unsainek (baxua) eta Gaskon Etxeberriak (bateria) osatutako taldea bere seigarren diskoa plazaratu du. Eñaut Gaztañaga taldeko abeslariaren eta ekoizlearen Gaztain estudioetan grabatu eta nahasi dute, eta irailaren 18an eman zuten argitara Victor Cabezuelo (Rufus T. Firefly) eta Jurgi Ekiza (Willis Drummond, Ekiza, EraBatera) musikarien kolaborazioak dituen lana. Aurtengo udaberrian lan honetako bi abesti aurreratu zituzten, "Veneno" eta "Amazonia arde", pandemia mundialeren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten diskoaren aurkezpen eta biraren aurretik. Orain inoiz baino indartsuago datozCHAQUETA DE CHÁNDALChaqueta de Chándal taldeaz gauza asko kontatzen dituzte. Adibide batzuk jartzearren, duten adinerako oraindik nahikoa kaña sartzen dutela esaten da. Baita ere esan izan da euren musika, Neu!, La Polla Records eta Los Brincosen arteko nahasketa ortopediko bat dela, eta spinning egiten duzun bitartean edo tipulak mozten dituzun bitartean entzuteko aproposa dela. Gainera, aipatzen dutenez, nahiz eta letrak hamabost urteko nerabe askojakin eta ipurterre batenak diruditen, euren idiosinkrasia zintzoki adierazten dute eta funtsean, jende ona da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento