"Bide, sare eta loturen ondarea" erakutsiko da Europako Ondare Jardunaldietan. Hori da edizio honetarako aukeratutako leloa. Bizkaia osoan izango dira ekitaldiak eta beste urte batez, Gerediaga Elkartetik, Durangaldeko hainbat udalerritako bisitak diseinatu eta koordinatu dira, udalen elkarlanarekin. Urriaren 6tik 27ra, zazpi ibilbide izango dira guztira. Durangaldeko zortzi herritako historian sakontzea proposatzen da: Berriz, Abadiño, Garai, Mallabia, Otxandio, Mañaria, Iurreta eta Zaldibar. Proposamen guztiak euskaraz izango dira aurten, eta gehienak oinez egiteko ibilbideak dira. Baina hiru hitzordutan autobusa izango da partaideentzat, oinez egiteko distantzia luzea aurreikusten delako. Partehartzea doakoa da guztietan, eta eta izena emateak ondareabizkaia. eus webgunetik bideratuko dira. - Urriak 6, Berriz | Arkitekturaren hari-muturrakSan Joan Ebanjelariaren Eliza eta Durangaldeko arte-fluxua ezagutzeko bi orduko bisita izango da. XVI. Mendean hasi eta gaur egunera arteko ibilbide kronologikoa egingo du bisitariak, garaian Europan puntakoak ziren tendentzia artistikoak nola heldu ziren ulertzeko. Goizez izango da bisita, 11:00etan hasita. - Urriak 12, Garai eta Abadiño | Merioaren ibilbideaEgun osoko bisita da eta autobusez egitea da asmoa. Bisitariak, baina, eguerdirako bere jan-edana ekarri beharko du. Durangaldeak Bizkaiarekiko izan duen gizarte eta politika-antolamendu berezia ezagutzeko balio dau ibilaldiak. Eskualdean izan diran landa eta hiri-ezarkuntza mota desberdinak ere berbagai izango dira. Gerediagako batzar etxea eta Astolako auzitegi etxeko kartzela barrutik ikusi ahal izango dira. Goizeko 10:30etik 18:00etara aurreikusi da bisita. Bisita honek Bizkaiko Batzar Nagusien babesa dauka. - Urriak 19, Mallabia | Andabidea zordanbideaGoizeko 10:00etan hasita lau orduko ibilbidea proposatzen da Mallabian, oraindik herri eta auzoetan kontserbatzen den hileta-ondarearen erakusgarri. Tartean, Oizko estazio megalitikoa ere bisitatuko da. Horretarako, autobusean igoko da bertara. - Urriak 19, Otxandio | Bidea, muga eta uriaArratsaldeko 17:00etan hasita, Otxandioren kokapenari erreparatu eta bideak uriaren garapenean izan duen garrantzia ezagutzeko ibilbidea egingo da. San Roke ermitan bisita hasi eta herria lekurik historiko
eta garrantzitsuenetatik zeharkatuko dira. - Urriak 20, Mañaria | Harrobiak, bidea eta bentakGoizez izango da ibilbidea, 10:30ean hasita. Mañariko Arrueta auzoa ezagutzeko bisita izango da. Auzoko baserriak, Zallobenta eta Askondo harrobiak, Urkuletako zentrala eta garai baten benta izan zen Kaltzada baserrira joango da. - Urriak 26, Iurreta | Goiuria oinezDurangaldeko balkoietako bat da Iurretako Goiuria auzoa. Garai oso zaharretan, kostalderako bidea bertatik pasatzen zen. Landa eremuko arkitektura esanguratsuekin batera, Goiuriako ermitaren sorrera eta inguruko harrobiak goizeko ibilalditxo atseginean ezagutzeko aukera egongo da. Goizeko 11:00etan hasiko da bisita. - Urriak 27, Zaldibar | Eitzaga, Zaldibarko ekialdi urrunaZaldibarko herrigunetik Olaerregarainoko bidaia proposatzen da bisita honetan. Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko muga ere bada auzoa, eta giza jarduerak aldaketa handiak eragin ditu. Zazpi kilometro inguruko bidaia proposatzen da, hiru ordutan eta zati batzukautobusean eginda. Goizez izango da bisita, 10:30ean hasita.
Ondarearen Europako Jardunaldiak: Durangaldea: "Bide, sare eta loturen ondarea"
Datos del evento
Donde
Durangaldea
Cuando
Del 06/10/2024 al 27/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.