Miren Tirapu: "Gorputz aldakorra, gorputz askea"

Miren Tirapu: "Gorputz aldakorra, gorputz askea"

Datos del evento

Organizado por

Artedrama

Donde

Elai-Alai Aretoa

Cuando

Del 12/12/2020 al 13/12/2020

Artedramak antolatutako "Keinu, antzerkira hurbilduz" antzerki tailer trinkoen baitan. Miren Tirapu (Iruñea 1981). Centre de Estudis Cinematografics de Catalunyan diplomatua, eta Kultur eta Gizarte Antropologian graduatua. Antzerki fisikoari jarraituz Maria Stoyanova-rekin elkarlanean aritu zen Bartzelonan. Grotowski Institutuan (Polonia) eta E. I. C. TV-en (Cuba) aktore eta zuzendaritza ikastaroak jaso ditu. Egun, antzerkiko irakasle gisa eta hainbat konpainiekin aktore lanak egin ondoren (Artedramarekin Publikoari gorroto eta Hamlet, Vaivenekin Sherezade eta tipularen azalak, besteak beste) zuzendari eta aktore lanetan jarduten du  bere konpainian: Beheko Larraine. Manifestu bat antzezlanarekin Libanon, aktore hoberenari saria jaso zuen 2019an. Gorputz aldakorra, gorputz askeaObjektua-gorputza-hitza. Hiru baliabide hauetatik abiatuko gara gure egunerokoan mugatzen gaituzten araudi edo muga desberdinak apurtzeko. Barne-bulkadak jasotzea eta gorputz fisiko sentiberago bat lortzea izango dugu helburu. Gorputz aske eta aldakor bat lortzea. Objektutik. Gorputzetik. Hitzetik.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento