"Trostan"

"Trostan"

Datos del evento

Organizado por

laukiz.eus

Donde

Probalekua

Cuando

25/06/2020

Aforoa dela eta, derrigorrezkoa da izena ematea. Trosta edo zapasaltoa. Klown kodean egindako antzerki ikuskizun bat da, nahiz eta parte hartzen duten pailazoek sudurrik ez eraman eta bere burua zalditzat hartzen duten. Hezkuntzari buruzko metafora bat da. Bi interpreteek zaldienganako duten pasioa eta hezte naturalarekiko interesa eta ezagutza dira proposamen honen oinarria. Trostan-en zaldietariko bata odolgarbikoa da, fin eta dotorea, lasterketetan lehiatzeko entrenatua izan dena, eskakizun maila handikoa baina oso modu txarrean, bortizkeria erabilita hezita eta zikiratua izan zena. Bestea, ostera, maitasun handiz hazitakoa baina bizitza osoa lan gogorrean pasa duena. Ikuskizunaren fitxa, hemen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento