Orixol mendi elkarteak Mendizaletasuna eta natura argazki-lehiaketa antolatu du. Aramaion bizi den edonork aurkeztu ahal izango ditu bere argazkiak, gehienez bi pertsona bakoitzeko. Mendizaletasuna eta natura izango da gaia, eta lehenengo askatasun egun hauetan bisitatutako tokien irudiak izan beharko dira. Lanak, datorren ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira orixolme@hotmail. com helbidera, eta parte hartzaileen izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte mezuan. Bi sari izango dira:1. Herriko produktuekin osatutako otzara eta 50 euro kirol ekipamenduan gastatzeko.
2. Herriko produktuekin osatutako otzara eta 30 euro kirol ekipamenduan gastatzeko. Ikusi argibide guztiak hemen
"Mendizaletasuna eta natura" argazki lehiaketa
Datos del evento
Organizado por
Alea
Cuando
Del 08/05/2020 al 31/05/2020
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.