Eluntze Dantza Taldea

Eluntze Dantza Taldea

Datos del evento

Organizado por

www.culturanavarra.es

Donde

Agoizko Kultur Etxea

Cuando

05/09/2020

Kultur 2020 programaren barnean. Eluntze Dantza Taldea Mendillorrin sortua da, eta hemen aurkezten den ikuskizuna beren hamargarren urteurrena dela-eta sortu dute. Dantza eta antzerki amateurraren bidez, sormen-lan honetan murgilduko gara eta gizakiaren historian zehar ibiliko gara hiri-auzo batera ailegatu arte (gure auzoa ere izan daiteke). Lurrak, animaliek, nekazaritzak, jauregiak eta fabrikak osatzen dute auzolanean sortutako zuzeneko arte-lan hau, eszenografia, argiztapena eta ikus-entzunezkoak erabiliz. 75 minutuko emanaldiak gure geografian barnako ibilbide bat egiten du, dantza eta musika tradizionalak lan honetarako bereziki elkartuz. Honako hauek osatzen dute emanaldia: Eluntze Dantza Taldea, Mendillorriko Gaiteroak eta Gaztelumendi Mendillorriko Konpartsa.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento