Euskara eta Digitalitatea 2024/2025 (online)

Euskara eta Digitalitatea 2024/2025 (online)

Datos del evento

Organizado por

www.goi-institutua.eus

Cuando

Del 11/10/2024 al 12/04/2025

Teknologia digitalak gure gizarteko txoko guztietara iristen ari diren honetan, hizkuntzen bizitasuna neurtzeko eta hartan eragiteko, ezinbestekoa da erabilerari hainbat ikuspuntutatik erreparatzea, baita digitaletik ere. Beste hizkuntza gutxitu batzuekin alderatuta, euskararena ezohiko kasua da: tresna eta baliabide digital ugari dauzkagu, zenbat hiztun garen kontuan hartuta. Erabiltzaileen kontsumo-ohiturak aztertuz gero, ordea, aise ikusten da euskarazko eskaintzak hutsune nabarmenak dauzkala eta eskaintzen dena ere ez dela jendearengana nahi beste iristen. Zer egin, orduan?Testuinguru digitalean euskara sustatuko duten aditu eta arituen beharra dugu askotariko alorretan, eta horretarako prestakuntza eskaini nahi du online graduondoko honek. Eskuragarri dauzkagun tresna eta baliabide digitalak ezagutarazteaz gain, gogoeta piztea eta euskararen zaintza eta sustapen teknologikorako estrategiak lantzea da helburua. Graduondokoa UPV/EHUren berezko eskaintzaren parte da, eta UEUko GOI institutua arduratuko da prestakuntza eskaintzeaz, online ikas-irakaskuntzarako propio sortutako eredu pedagogiko bat oinarri hartuta. Gainera, lankidetzari garrantzi handia eman zaio graduondokoaren diseinutik bertatik, eta, horren erakusgarri, alorreko hainbat eragile garrantzitsuk parte hartuko dute; besteak beste, Elhuyarrek, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak, Badalab hizkuntza-laborategiak eta UPV/EHUko HiTZ zentroak. Izen-emateaIzen-ematea uztailaren 5era arte egongo da zabalik, eta UPV/EHUren webgunetik egin behar da: https://www. ehu. eus/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/berezko-tituluak/aurretiko-izen-ematea-eta-matrikula/aurretiko-izen-ematea-eta-onarpena. Lehen epe hori amaitu ondoren plaza librerik gelditzen bada, bigarren epe bat zabalduko da irailaren 20ra arte. Izen-emateen kopurua gehienez onartzen dena baino handiagoa balitz, honela ebatziko da nor onartuko den eta nor geldituko den itxaron-zerrendan: ikasle graduatu berrien kasuan, espedienteko batez besteko kalifikazioaren arabera, eta, profesionalen kasuan, CVaren arabera (gaiarekin loturiko esperientzia baloratuta, batez ere). MatrikulazioaBehin izen-ematea onartu ondoren, matrikulazio-prozesua GOI institutuaren bitartez egingo da. Izen-ematea amaitutakoan emango da prozeduraren berri. Ordainketaren inguruko oharrak:- UEUk diru-poltsa bat jarriko du matrikula ordaintzeko laguntza behar duten ikasle guztien artean banatzeko.
- Dena batera edo bi zatitan ordaintzeko aukera dago (urrian matrikularen % 60, eta urtarrilean, % 40).
- Ikasketak laneko prestakuntza gisa hartuz gero, FUNDAE programak aukera ematen du osorik finantzatzeko.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento