(ON LINE) (H)emen Gaude: "Emakumeak formatu berrietan"

(ON LINE) (H)emen Gaude: "Emakumeak formatu berrietan"

Datos del evento

Organizado por

zinebilera.eus

Cuando

28/11/2020

Duela urte batzuetatik hona, EZBk (H)emen plataformari espazio finko bat eskeintzen dio. Euskal Ikus Entzunezkoetako emakumezko profesionalak batzen dituen elkartea da (H)emen. Euskal Zine Bileran, ikus entzunezkoen sektoreari espazioa (H)emen elkartearen bidez zabaltzen zaio. Aurten ere PROFESIONALEN 4. topaketa antolatu da  “EMAKUMEAK FORMATU BERRIETAN ”  gaitzat hartua, solasaldia eskeiniko dute.  Gurean izango ditugu Ylenia Baglieto aktorea (Etxekoak…), Maddi Castro (Pikuak proiektuko kidea) eta Rose of Dolls (Bizi txarra proiektua). Moderatzaile lanetan arituko da Miren Manias. ROSE OF DOLLS
Artista eta ekintzaileaPolifazetikoa, ekintzailea eta artista… Sortzaile, aholkulari, zuzendari, produktore eta gidoilari gisa jarduten du telebistarako egitasmo eta proiektu digital propioetan, dela A Film To Kill For ekoizpen-etxean, dela Bainet, K2000, MediaPro eta beste hainbat ikus-entzunezko enpresatan. Sari ugari eskuratu ditu nazioartean, zazpi telesail digitaletako ekoizle, aktore eta zuzendari gisa. Ikus-entzunezko Komunikazioko doktore-titulua eskuratu zuen «Webseries, la (R)evolución audiovisual» tesiarekin. Bilbao Seriesland jaialdiaren zuzendaria da, zeinean telesail digitalak lehiatzen baitira, eduki berritzailedun nazioarteko merkatuan. Nazioarteko txostengilea eta komunikazio-irakaslea da hainbat unibertsitatetan (Deustu, UPV/EHU, UNED), eta mundu zabalean ematen ditu maisu-eskolak (Miami, Erroma, Marseilla, Berlin, Giessen, Los Angeles, Seul, Rio de Janeiro, Valentzia, Buenos Aires…). MADDI CASTRO
Antropologoa eta kazetariaMaddi Castro Elosegi, tolosar donostiartua; ikasketez kazetari eta antropologoa. Urtetan, EITBko irratietan aritu da, batez ere, Euskadi Irratian, albistegi zein programetan. Eta ondorioz, irratigintzari lotutako mota askotariko lanak egin ditu: produkzioa, gidogintza, lokuzioa eta zuzendaritza. Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eta Bilboko Mendi Film Festival-en ere aritu da azken urte hauetan, komunikazioaren arlo digitala jorratzen eta, gaur egun, Tabakaleran egiten du lan. Hain zuzen ere, Tabakalerak 2deo ikus-entzunezko laborategian abiatu zen Pikuak websaila. Bertako dirulaguntzari esker garatu izan zen 2019an; geroztik, hainbat jaialditan lehiatu da (Carballo Interplay, ApuliaWebFest, BilbaoSeriesland, besteren artean) eta 2020 ekainetik, EITBko webean ere ikusgai dago, euskaraz (azpidatzirik gabe). Estreinatu eta astebetean 13 mila ikusle baino gehiago izan zituen webean. Pikuak porno feminista egiteko saiakera egiten duten 3 lagunen komedia da; gaur egungo, Donostiako ikasle-langile pisu batean kokatutakoa. Kutsu feminista eta urbano argia duen fikzioa da eta hura errodatzeko lan-taldean ere nagusiki emakumezkoak aritu diraYLENIA BAGLIETT
AktoreaEuskal aktorea da eta hainbat lan egin ditu Euskal Herri mailan, baina baita estatu mailan edo nazioartean ere. Bere azken lana Maite Zalduaren pertsonaia entzutetsua izan da Televisión Españolako “Acacias 38” seriearen baitan. 2015ean Ercilla saria eraman zuen Chejov-en “La Gaviota” lanean Ninaren papera egiteagarik. Hainbat lan egin ditu zineman, besteak beste “Ocho apellidos catalanes”, “La higuera de los bastardos” edo “La pequeña Suiza” moduko filmeetan. Telebistan “Acacias 38″ edo “Presunto culpable”n parte hartu du eta baita Goenkale, Goazen edo Bago!az serie arrakastatsuetan ere. Antzerkian ere lan ugari egindakoa da, besteak beste “Yo soy pichichi”, Obabakoak edo baita “Teatro de la Zarzuela” edo Espainiako “Centro dramático nacional”ean ere. MIREN MANIAS
(H)emen elkartekidazkariaIkus-entzunezko Komunikazioan Doktorea, UPV/EHUn (2015). Euskarazko zinemaren bideragarritasun ekonomikoaz egin du tesia, Eusko Jaurlaritzaren azken urteetako Kultur Politika oinarrian hartuta. 2016an Doktore Osteko Ikertzaile bisitaria izan da Glasgoweko Unibertsitateko Kultur Politikarako ikerketa zentroan, Eusko Jaurlaritzaren IKERGLASGOW beka lortuta. Ikus-entzunezko egitura eta hizkuntza minorizatuak babesteko sistemak ditu ikergai nagusi. Edinburgoko Unibertsitatean lanean dabil orain, Robert Dunbar irakaslearekin batera Europako hizkuntza minorizatuetako telebista eremua eta gelikoaren kasua aztertzen. Aurretik, kazetari, komunikazio eta produkzio laguntzaile aritu da telebistan, prentsa idatzian eta zineman.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento