Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2024 (Ordizia- ekainak 2)

Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2024 (Ordizia- ekainak 2)

Datos del evento

Organizado por

euskaleskolapublikoarenjaia.eus

Cuando

02/06/2024

Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia Ordizian egingo da ekainaren 2an. Publikoa aI do da Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren leloa. Ordizin eta Euskal Herrin publikoa ai do. Ebie bezela ai do! Batzutan lanbro edo xirimiri modun, baina ai do. Guztie bustitzen do. Belardik ureztatzen dittu, lurre ontzen do, eozein klase ta koloretako landarak hazi ta loretzeko . Publikoa aI do, publikoa guk eitten deu, gutako bakoitzek ta danok elkarrekin, hezkuntza danontzat izan dein, danon eskua eon dadin. Eozein klase ta koloretako landarak hazi ta loretzeko. Irudiari dagokionez, Eukene Lekuona da aurtengo irudiaren egilea, Ordiziako Urdaneta eskolako komunitatearen kide den diseinatzailea. Logo honen bitartez dena bustitzen duen euria eta hezetasun horretatik sortzen den bizitza irudikatu nahi izan ditu Lekuonak. Euria koloretako tanten bidez irudikatzen da eta kimuak koloretako hostoen moduan. Kolore horiek adierazten digute sortzen dena plurala eta inklusiboa dela. Elementuak modu oso erraz eta garbian irudikatu dira da azpimarratu nahi ditugun hiru ardatzak (publikoa, euskalduna eta aniztasuna eta inklusiboa) garbi ikus daitezen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento