Getxophoto 2024: "Towards a Philosophy of the Photo Daddy", 2GIRLS1COMPen erakusketa
Datos del evento
Organizado por
getxophoto.com
Donde
AZOKA ? MERCADO (TORRENE 4)
Cuando
Del 06/06/2024 al 30/06/2024
2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan. Proiektu hau Grand Theft Auto V bideojokoaren eraldaketa bat da, non NPCak (Non Playable Characters, jokalari ez diren pertsonaiak, estrak filmetan bezala) argazkilari konpultsibo bihurtu diren, guztiak gizonezkoak, azken belaunaldiko aparatu ikaragarriz hornituak. Jokoaren denbora ere aldatu egin da, “urre-koloreko ordua” izan dadin beti, eguzkiak argirik onena proiektatzen duenean eta pertsonaia horiek, traman paperik ez dutenak, argazkiak atera besterik ezin dutenean egin, Vilem Flusseren Towards a Philosophy of Photography (Argazkigintzaren filosofiarantz bidean, 1983) saiakeraren zatiak entzuten diren bitartean. Eragin handiko saiakera honetan, Flusserrek kontra egiten dio argazkilariak teknikaren maisu gisa duen ideia tradizionalari, eta iradokitzen du makinak menperatzen duela argazkilaria, irudi amaigabeak hartzera behartuz. Perfekzio-idealak liluratuta eta bere kanonean harrapatuta, argazki-keinua bere hutsaltasunera bideratzen du horrela. Towards a Philosophy of the Photo Daddy-k argazkigintzak irudi digitalera egokitzeko duen zailtasunari eta garapen teknikoak eragiten dizkion aldaketei buruz ironiaz hitz egiten du. 2girls1comp 2023an Marco de Mutiis (Italia, 1983) eta Alexandra Pfammatter (Suitza, 1993) sortutako modding egiten duen bikotea da (bideo-jokoen edukiak aldatu eta pertsonalizatuz). Haien lanak bideo-jokoen logika aldatzen du kontra-joko edo kontrapuntu sortzaile gisa, murgilduta dauden gizarte- eta ekonomia-ehuna agerian utziz: azpiegitura digital globalak berreskuratzetik, bideo-jokoen industriako ideologia kapitalisten esparruan lan askearen inguruko iruzkinetaraino, jokoak bere mekanikaren bidez bere pertsonaietan eragin dezakeen modua erakustera. Haien proiektuak jokalarien eta modders-en komunitateen artean banatzen dira, baita testuinguru kultural eta artistikoetan ere.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.