In Tempore Abesbatza, Coro & Ensemble

In Tempore Abesbatza, Coro & Ensemble

Datos del evento

Organizado por

www.culturanavarra.es

Donde

Eliza

Cuando

29/08/2020

Kultur 2020 programaren barnean. Tejiendo sueños - Ametsak ehuntzen izeneko programa interpretatuko du In Tempore Abesbatza, Coro & Ensemble taldeak, soka- eta piano-seikote instrumental batek lagunduta. Abangoardiako musika, entzule guztientzako modukoa; horren erakusgarri dugu Ola Gjeilo-en Dreamweaver lana, kontzertu honen lotura-haria iradoki eta laburbiltzen baitu: giza nahiak. Musika-proposamena hibrido bat da, zeinaren testuek honako hauetarako gogoa erakusten baitute: bizitzea, justizia, elkarrenganako errespetua, inklusioa, eta gizarte teknifikatu eta indibidualista honen oker handienetatiko askapena. Programa honekin, abesbatzak bere proiektu kulturalarekin aurrera segitu nahi du abesbatza-orkestrako musika garaikidearen arloan, bizirik dauden egungo konposatzaileen lana eskainiz; estilo, joera, prestakuntza eta jatorri desberdinetako konposatzaileak, hain zuzen: Kim André Arnesen (1980) eta Ola Gjeilo (1978) norvegiarrak, Dan Forrest (1978) estatubatuarra, eta Carlos Etxeberria (1961) In Tempore Abesbatza, Coro & Ensembleren zuzendaria. Programa bost lan osoren eta labur baten mugimenduen hautaketa batez osatuta dago, eta seikote instrumental baten formatura egokitu dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento