"Txiki Rock"

"Txiki Rock"

Datos del evento

Organizado por

vitoria-gasteiz.org

Donde

Mendizorrotza Polikiroldegia

Cuando

26/12/2020

Haurrentzako rock ikuskizuna, euskaraz, Mendizorrotzeko kiroldegian. Adin egokia: 5 urtetik aurrera. Sinopsia: Txiki Rock familia eta musika batzen dituen bizipena da. Txikienak Euskal Herriko rockean hasi eta hezi nahi ditu, helduek gaztaroan entzuten zituzten abestiak gogora ekarriz eta euren talde gustukoenen abestiekin batera gozatzeko aukera emanez. Hain maitatuak eta oroituak izan diren Kortatu, Itoiz, Hertzainak eta beste hainbat talderen doinuak entzungo dira familia osoarentzako kontzertu batean. SarrerakPrezioa: 5 euro. Aldez aurreko salmenta: Abenduaren 9tik aurrera 9etan. Sarrera eros daiteke astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, 945 16 16 18 telefonoan (telefonoaren bidez jasotzen diren datu pertsonalak Entradium plataforman sartuko dira) eta interneten bidezSarrera erosi (16:30etako ekitaldia)Sarrera erosi(19:30etako ekitaldia)Aretora sartzeko jarraibideak- Pertsonako eta ikuskizuneko gehienez 5 sarrera eros daitezke.
- Haur bakoitzeko pertsona heldu bat, gehienez. Covid-19arengatik edukiera murriztu denez, eta ahalik eta haur gehienengana iristeko, gonbita egiten dugu, ahal den guztietan, heldu bakoitza haur batekin baino gehiagorekin joan dadin.
- Sarrera izenduna, zenbakitu gabea eta nahitaezkoa da, adina edozein dela ere. Eserlekua sarreraren unean esleituko da. Aulkiak ezin izango dira mugitu.
- Ikuskizuna hasi ondoren, ezingo da kiroldegira sartu.
- Ez da itzulketarik onartzen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento